Agenda
Elkartea
Kontaktua
Erreserbak
Facebook
Elkartea

Hiruak Bat landetxe elkartea, 1.992. urtean sortu zen, Baztan-Bidasoako landetxeen garapena bultzatzeko helburuarekin. Gaur egun, elkarte barruan 112 establezimendu daude eta bailara hauetako landetxeak elkartzen dituen entitate garrantzitsuena da. Hemezortzi urteko esperientziaren ondoren, Hiruak Bat elkarteak leku garrantzitsua du Turismo sektorean ere eta Nafarroako Gobernuarekin, Nafarroako Landa Turismo Federazioarekin nahiz Bertiz Partzuergo Turistikoarekin elkarlan estuan aritzen da. Elkartearen helburu nagusia, Baztan-Bidasoa destino turistiko gisa promozionatzea eta bazkide guztien elkarlanaren bitartez gure landetxeen promozio haunditzea da eta honetarako, hainbat bide erabiltzen dira:

1. INTERNET:
1.1. www.baztan-bidasoa.com (Elkarteko web orria)
1.2. www.turismoruralnavarra.com (Nafarroako landa turismo federazioa. Bazkideak soilik)
1.3. www.toprural.com 
1.4. www.pyreneesatlantiques.com 

2. INFORMAZIO TURISTIKODUN ARGITALPENAK:
2.1. Baztan-Bidasoako baliabide gida.
2.2. Baztan-Bidasoako mapa turistikoa.
2.3. Bidasoaren Herria DVD-a.
2.4. Urdax-Baztango Donejakue bideko topogida.
2.5. Zonaldeko besta eta ekintzen agendak.
2.6. Nafarroako landa alojamenduen gidaliburua.
2.7. Bailara lasaiak liburuxka.

3. TURISMO FERIAK:
3.1. Nafarroako Gobernua joaten den ferietan gure argitalpenen banatzea: Fitur (Madrid), Holanda, Belgica, Ferantur (Sevilla), Cataluña...
3.2. Stand-arekin: Navartur (Iruña), Sevatur (Donostia), Expovacaciones (Bilbo), Bordeaux, Naturaleza y Ocio, Mundumira...
3.8. Bertako feriak: Elizondo, Bertiz...

4. PUBLIZITATEA:
4.1. Aldizkarietan: Pirineos, Conocer Navarra, Turismo Rural, Pyrénées, Viajar con Hijos...
4.2. Irratietan: Herri Irratia, Onda vasca, Radio Euskadi...
4.3. Telebistan: TeleDonosti...
4.4. Egunkarietan: Zonaldeko ekitaldien prentsa oharrak egunkari guztietara.
4.5. Interneten: Turismoaren inguruko web orrietan bannerrak, elkarteko web-aren linkarekin.

5. BERTZE HAINBAT ABANTAILA ETA ZERBITZU:
*Deskontuak jabearentzat: bisita txartelak, arropa garbiketa, aseguruak...
*Deskontuak bezeroentzat: Leku bisitagarrietarako bonoak, jatetxeetako otorduak...
*Proiektuen garapena: Sorginen jokua, zozketak...
*Dirulaguntzen informazioa eta gestioan laguntza
*Landetxeko funtzionamenduaren argibideak(antizipoak, legedia, erreklamazioak...) eta tramiteak
*Ikastaroak eta familiarizazio bidaiak
*Landetxe hornitzeko foileto turistikoen banaketa...

BULEGOA:
Bertiz Partzuergo turistikoa
Landa turismo zentrua
31720 Oieregi (Nafarroa)

KONTAKTUA:
Astelehenetik ostiralera (asteazkenetan ezik): 10:00-13:00
Tel: 948 59 23 23
info@baztan-bidasoa.com
 
Agrupación Turística Baztan-Bidasoa - Landa turismo zentrua - 31720 Oieregi (Nafarroa)   Tel: 948 59 23 23 - info@baztan-bidasoa.com
Datuen babesa  -  Lege abisua  -  Funtzionamendurako /Arauak - Eskubide guztiak gordeak - Bazkideen sarbidea
Gaztelera | Ingelesa | Frantsesa | Euskara
Web diseinu eta programazioa Imaginanet