Agenda
Elkartea
Kontaktua
Erreserbak
Facebook
Funtzionamendurako arauak

LANDA ETXEEN KONTRATAZIO ETA FUNTZIONAMENDURAKO ARAUAK

AURREKO ORDAINKETA. Bi alderdien arteko hitzarmena izan ezean, erreserbaren gaineko arau hauek onartzen dituzte bi alderdiek: aurrerakin edo seinalea eskatu ahalko da, plaza eta egun kopuruaren zenbateko osoaren %40a izango dena gehienez. Posta igorpena edo transferentzia dira jabeei aurrerakina bidaltzeko moduak, etxea noiz hartu eta noiz utziko den eta erresera zenbat lagunentzat den adierazita.

PREZIOAK. Gidaliburuan ageri diren prezioetan B.E.Z. sartzen da. Alojamenduaren prezioaren barne daude ere maindire eta eskuoihalen erabilera, hala nola elektrizitate eta berokuntza gastuak. Alojamendu zerbitzuaren prezioa, pasatako gau edo egunen kopuruari dagokio; kopuru hori zehazteko, kontutan hartuko da eguna arratsaldeko bostetan hasi eta eguerdiko hamabietan bukatzen dela. Alojamendua ordu horretan uzten ez baldin bada, bertze egun bat kontatuko da.

EGONALDIAREN ORDAINKETA. Landa etxe osoak: Bi alderdiek espreski bertzerik adostu ez badute, bezeroek landetxea hartzen duten momentuan ordaindu beharko du egonaldiaren prezioa. Aurrezko erreserba egin bada eta parteek espreski besterik itundu ez badute, jakintzat ematen da aurrerakintzat edo seinaletzat eman den dirua bermezko gordairua dela.

Gelakako landa etxeak: Egonaldiaren ordainketa, faktura edo ordainagiria aurkeztu ondotik egingo da.

DEUSEZTATZEA. Bezeroak, erreserba data baino 7 eta 15 egun artean erreserba deuseztatzen badu, aurreratutako diruaren %50a hartu ahalko du jabeak. Deuseztapena, erreserba data aurreko 7 egunen barruan egingo balu berriz, %100a hartu ahalko du.

SARRERA. Bezeroek arratsaldeko 8ak baino lehen ailegatu beharko dute landetxera. Ordu horretan iritsi ez badira, etxearen jabeak eskubidea izanen du beste bezero batzuei alokatzeko. Finkatutako ordua baino beranduago ailegatzea posiblea izanen da aldez aurretik bezeroek telefonoz horren berri eman badute.

INBENTARIOA. Etxebizitzak diren landetxeetan, etxeko tresnen inbentarioa egonen da, bezeroei iristean eman eta alde egitean egiaztatuko dena.

FIDANTZA. Etxebizitzak diren landetxeetan, bezeroek erreserba berresteko emandako aurrerakina, fidantza gisa erabiltzen ahal da, etxea uzten duten arte. Zerbait hondatuz gero, haren kopurutik kenduko da kostua.

OHE GEHIGARRIA EDO SEHASKA. Logelan bertze ohe bat paratzeagatik ezin izanen da birendako logelaren prezioaren %35 baino gehiago kobratu. Sehaska paratzeagatik ez da ezer ere kobratuko.

GOI DENBORALDIA. Landetxeak denboraldiak zehazten ez baditu, Aste Santuak, zubiek eta uztailaren 1etik irailaren 15era bitartekoak osatuko dute goi denboraldia.

GONBIDATUAK ONARTZEA. Landetxe bakoitzaren gobernatzeko arauetan, etxean gonbidatuen onespenaren nondik norakoak erregulatu daitezke. Xedapen horiek hautsiz gero, posiblea izango da egonaldia muga baino lehen etenaraztea. Gonbidatu batek gaua alojamenduan ematen badu, beste plaza bat erabili dela kontatuko da.

ANIMALIAK. Animaliak onartzen dituzten landetxeetan, garajean edo antzeko tokietan sartuko dira, behin ere ez logeletan, kontrakoa zehazten ez bada.

GARBITASUNA. Landetxe osoetan, garbitasuna bezeroen esku geldituko da bertan dauden bitartean. Gainerakoetan, jabeek garbituko dute.

BEZEROEN JOKABIDEA. Bezeroei landetxetako instalazioak zaintzea eskatzen zaie, hala nola jabeekiko eta orohar inguru kultural eta naturalarekiko begirunea izan dezatela. Iradokizunak gogo onez onartuko dira. Landetxetik joateko eskatuko zaio bezeroari oinarrizko jokabide-arauak (gizabidea, garbitasuna edo bizikidetza) betetzen ez baldin baditu, baita, titularrak espreski debekatuta, Industri, Merkataritza eta Lan Departamenduak 30. artikuluan baimendutako plazak gainditzen badira ere.

Hemen jaso gabeko guztian, ekainaren 28ko 243/1999 F.D.an xedatutakoari jarraituz arautuko dira nafarroako landetxeak.
 
Agrupación Turística Baztan-Bidasoa - Landa turismo zentrua - 31720 Oieregi (Nafarroa)   Tel: 948 59 23 23 - info@baztan-bidasoa.com
Datuen babesa  -  Lege abisua  -  Funtzionamendurako /Arauak - Eskubide guztiak gordeak - Bazkideen sarbidea
Gaztelera | Ingelesa | Frantsesa | Euskara
Web diseinu eta programazioa Imaginanet